martes, 1 de diciembre de 2015

lunes, 23 de noviembre de 2015

Bi zifretako zatitzailea duten zatiketak egiteko beharko dugun "eskala sintetikoa"ren sorkuntza eta erabilera

ABN metodoaren bidezko zatiketak hasiera batean arrotzak egiten dira, baina denborarekin eta praktikatuz ikusiko dugu, zer politak eta zer gardenak diren, eta nola joan gaitezkeen ikusten eta urlertzen egiten dugun guztia, algoritmoa garatzen dugun  bitartean.
Bi zifretako zatitzaileak dituzten zatiketak nola egiten diren ikusteko hainbat bideo tutorial daude, baina horiek azaroaren 25eko saioan ikusiko ditugu.
Hemen uzten dizuedan bideoa, tutorial horietako 5. bideoa da, eta bertan ez dute zehazki zatiketa nola egiten den erakusten, baizik eta zatiketak egiteko beharko dugun "eskala sintetikoa" nola sortu eta erabili daitekeen azaltzen digute.
Bideo hau abeduaren 2an ikusteko uzten dizuet.


Ver imagen original

martes, 3 de noviembre de 2015

1go mailako irakasle baten hausnarketa

1go mailako irakasle baten hausnarketa ABN metodoaren inguruan:
- Zer landu beharra dago aurretik?
- Bidean zer arazoekin aurkitu gaitezke?
Hau guztia azaltzen du. HEMEN BEGIRATU!


viernes, 18 de septiembre de 2015

miércoles, 16 de septiembre de 2015

Bigarren Hezkuntzako irakasle baten iritzia

Algoritmosabn.blogspot.com-en irakurri dut Bigarren Hezkuntzako irakasle batek metodoaren inguruan egindako hausnarketa hau.
Dotorea iruditu zait. Ea zer iruditzen zaizuen.
Hemen duzue atxikituta





ABN metodoarekin Lehen Hezkuntzako 1go mailan hasten denean.

Haur Hezkuntzan metodoa erabili ez denean eta Lehen Hezkuntzako lehen mailan erabiltzen hasten bada, kontutan hartu behar da ikasleek oinarrizko ezaguera bat izan behar dutela zenbaketaren alorrean. Horregatik, lehenago landu ez bada lehenengo mailan lantzea komenigarria da.

Ondorengo dokumentuan, kalkuluarekin hasi aurretik landu beharrekoak deskribatzen dira.


domingo, 13 de septiembre de 2015

ABN METODOA. HIRU LIBURU.

Hementxe aurkezten dizkizuet ABN metodoaren inguruan idatzita dauden hiru liburuak:

1. Haur Hezkuntzara zuzenduta:
DESARROLLO Y MEJORA DE LA INTELIGENCIA MATEMÁTICA EN EDUCACIÓN INFANTIL.
Idazleak: Jaime Martínez Montero
              Concepción Sánchez Cortés.
Wolters Kluwer - Educación - 2011.



2. Lehen Hezkuntzara zuzenduta:
ENSEÑAR MATEMÁTICAS A ALUMNOS CON NECESIDADES EDUCATIVAS ESPECIALES.
Idazlea: Jaime Martínez Montero
Wolters Kluwer - Educación - 2010.



3. Problemen ebazpena:
RESOLUCIÓN DE PROBLEMAS Y METODO ABN.
Idazleak: Jaime Martínez Montero
              Concepción Sánchez Cortés
Wolters Kluwer - Educación - 2013.



JAIME MARTÍNEZ MONTEROK ERANTZUTEN DU

ABN bezalako metodo berri batekin hasten garenean, zalantza, galdera eta bildur askorekin aurkitzen gara.
Hauek guztiak argitu nahian, Jaime Martínez Monterok zenbait irakaslek egindako galderei erantzuten die.
Oso ongi datorkigu guri ere bai zalantza hauek guztiak argitzea.
Bere blogean aurkitu ditzakezu erantzunak.

Jaime Martínez Montero ha sido Inspector de Educación desde 1977 hasta Febrero de 2014, en que se ha jubilado. Es maestro y doctor en Filosofía y Ciencias de la Educación. Ha publicado numerosos artículos y libros. Es miembro de la Orden de Alfonso X el Sabio, con la categoría de Encomienda con Placa. Ha sido Profesor Asociado de la Facultad de Ciencias de la Educación de la Universidad de Cádiz. Ha sido miembro del Comité Científico de la Agencia Andaluza de Evaluación. A lo largo de su carrera ha desempeñado diversos cargos: Inspector-Jefe de Cádiz, Inspector Central del Ministerio de Educación, Director Provincial de los Equipos de Promoción y Orientación Educativa y de Atención Temprana, Agregado de Educación en la Embajada de España en Suiza.


jueves, 3 de septiembre de 2015

NOIZ HASI ABN ALGORITMOEKIN?

Gaur jakin dugu, ABN metodoa ez dela zergatik haur hezkuntzan hasi behar. Aurrerago ere haurrek ABN metodoarekin kontaktua hasi dezakete.
Esate baterako, bada eskola bateko irakaslea, zein 5. mailan hasi den haren ikasleei ABN metodoa irakasten.
Hau poza!!!
Hemen dituzue irakasle horrek prestatu dituen ariketa batzu 5. mailan metodoa irakasten hasi ahal izateko.

Actiludiseko web orrian daude.

Irakaslea Tomás Fernández García da, Ausiàs March ikastetxeko irakaslea, Alacant.



jueves, 20 de agosto de 2015

ABN ALGORITMOEI ONGI ETORRIA

Gabon, lan handia izango dugu datorren kurtsoan ABN Algoritmoak direla eta.
Ongietorria emango diegu, haien sortzailea den Jaime Martínez Monterok eta Aktiludis-eko arduraduna den José Miguel de la Rosa Sánchezek dituzten web orriak aurkeztuz.
Ea zer iruditzen zaizuen eskoletan matematikak eta zehazki buruzko kalkulua lantzeko metodo hau!
Jarraituko dugu haren inguruan hitz egiten!!!

http://algoritmosabn.blogspot.com
http://www.actiludis.com